Herriak
- "OKUPAZIOAREN ERAGINAK PALESTINAR HAURREN MARRAZKIENGAN" ERAKUSKETA [Arranbela]
- El proceso de elección de la dirección del colegio vuelve a empezar [Garesko Auzalan]
- ORTZIRALEAN KONTZERTUA ZUBIPUNTAN [Arranbela]
- Manifestación en Tafalla: Paremos el TAV [Garesko Auzalan]
- [Video] #M30Greba James Petras apoya la huelga general en Euskal Herria [Agoitz Gorria]
- (Vídeo) Ostiral Gorriak: Soberanía energética, un paso necesario [Agoitz Gorria]
- Un geólogo advierte de que la presa de Esa está «en peligro» e insta a...
- M 18:Irunberri plazara atera da! [Irunberri Gorria]
- Presentación de Sortu - Sorturen Aurkezpena ZANGOTZAN [Zangotza Hitza]
- Ekialdeko Sorturen Aurkezpena [Zangotza Hitza]
| Nafarroak Espainiarekin eta eskuinarekin kateak hausteko unea heldu da |
|
|
|
|
“Estatuaren estrategia Pitxarra (Euskal Herria) zati txikietan haustea da bere berregitea ezinezkoa izan dadin. Horretarako biolentzia eta eroskeria erabili behar badute erabiliko dute”. HBko burukide historikoa den Telesforo Monzonen esaldi hau 1980an argitaratutako artikulu batetan azaltzen da eta argiki azaltzen du Estatu Espainiarraren estrategia historikoa. Nafarroa Estatu gaia da, Estatuak Euskal Herriaren aurka darabilen zatiketa estrategiaren zutoina delako. Menperatze estrategia politiko, ekonomiko eta kulturala, Foru Hobekuntzan oinarritzen dena. Oinarri ez-demokratikoak dituen Foru Hobekuntza: bazterketan oinarritua eta herritarren berrespenik gabekoa. Dokumentuaren garapenean demokratikoki hautatutako ordezkari abertzaleak baztertu ziren eta ondoren inposatu egin zen inolako herri kontsulta edota berrespenik gabe. Oinarri horiekin ez da arritzekoa, azken hogeita hamar urte hauetan Nafarroa eskuinaren, botere ekonomikoen eta sektore español erreakzionarioenen Cortijo partikularra izatea, prebarikazioa eta ustelkeria konstante bat izan delarik azken hamarkadetako Nafarroako historia instituzionalean. Erabakitze eskubidearen urraketa, herri mugimenduaren kriminalizazioa, euskararen aurkako estrategia, bertako enpresei eta langile klaseari laguntzarik eman ez izana, ingurugiroaren suntsiketa, ondareari eta memoria historikoari egindako erasoak, ezin abortatzea, tiro poligonoa... UPN eta PSNren gobernuen nortasun ikurra izan dira. Amejoramendua Espainiari eta miseriara garamatzan oligarkiari eusten gaituen katea da. Inolako errespeturik gabe beraien legeak, murrizketak eta erreformak inposatu, eta bitartean, geure dirua erret-etxea, ejerzitoa eta polizia mantentzeko kentzen diguten horiekin loturak hausteko unea iritsi da. Amejoramenduak, asimilatzeko diseinatutako denontzako kafearen baitan, huts egin du, ez du gehiagorako ematen. Nafarroa alternatibo, intsumitu, euskaldun, parekide, gorri eta berdea asimilatu nahi izan duen ziklo politikoak huts egin du. Nafarroa, gainontzeko Euskal Herria bezala, bere trantsizio demokratikoaren atarian dago. Konstantzia, ideien argitasuna eta milaka nafarren bultzadari esker Nafarroan aldaketa politiko eta sozialaren hazia ereitea lortu da. Bazterketa eta berrespen herritarrik eza ezin dira marku politiko berriaren zutoinak izan. Oinarriak demokratikoak izan behar dute, eztabaidan denak barne hartuz eta herri parte hartzea ziurtatuz. Amejoramenduak ezin die nafarren eskakizun eta beharrei erantzun. Subiranotasun poiltikoa eta ekonomikoa behar dugu geure etorkizuna erabakitzeko, Euskal Herriko beste herrialdeekin izan nahi dugun harremana erabakitzeko. Nafarrok erabakitze eskubidea behar dugu bestelako jendarte eredu bat eraiki ahal izateko, egungo balore indibidualista, ustelkeria eta pelotazotik urrun eta jendartearen ongizatean zentratuko dena. Nafarroan aldaketaren alde batu den gehiengo sozialak helburu argi bat jarri behar diogu geure buruari: Prozesu politiko eta sozial bat abiatu behar dugu Nafarroak bere etorkizuna erabakitzea helburu izango duena. Posible da, gehiengo berriak hazten ari dira eta jada unea iritsi da Nafarroak Esainiarekin eta kapitalarekin dituen kateak hausteko. Batu ditzagun indarrak ALDAKETA POLITIKO ETA SOZIALA EGIKARITZEKO. |














Nafarroak